Amaia Izko: “Hainbat pertsona inkomunikaziotik atera eta torturaturik ikustea izan da nire esperientzia gogorrena”

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 20a, 13:58

Amaia Izko abokatu iruindarra euskal preso askoren letradua izan da urte luzez. Bere bizitza pertsonalaz eta profesionalaz aritu gara solasean Metropoli Forala saioan. Haurtzarotik gaur arte egin duen ibilbidea aipatu dugu. Lehen lerrotik aldendu eta generoaren inguruko auziak lantzen ditu orain.

Txikitako oroitzapenak, Irlandara eginiko bidaia, alde zaharreko bizitza, gurasoen konpromiso politikoa, ke arteko egunak kaleetan,  Altsasu’ auzia, ‘pole dance’ kirola, militantzia politikoa. Mintzagai franko izan ditugu elkarrizketan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!