Metropoli Glamour

“Espazio askeenetan ere, hetero-arauak eta kapitalismoak topatzen dute zirrikituren bat”

Bidane Beloki Ezker 2024ko aza. 20a, 11:17

Modako Sonny Angel panpintxoak, Drag Race lehiaketa eta RuPaulen inperioa izan dute hizpide Iñaki Rubio eta Julen Otaegi kazetariek Metropoli Glamour tartean.

Barbieak bezain polifazetikoak eta askotarikoak dira Sonny Angelak. Fenomeno biral gisa finkatu dira eta aurpegi famatu eta ez hain famatuak ikusi ditugu sareetan panpintxoa sakelakoaren atzealdean daramatzatela. Ume itxurako panpina txiki horiek beren jatorria gainditu dute, dagoeneko ez dira soilik jostailuak, pop kulturako ikono bihurtu dira.

Hala ere, horren berria ez den pop kulturako beste ikur bat ere izan dute mintzagai Otaegik eta Rubiok: RuPaul’s Drag Race. Hamaika kategoriatan lehiatzen dira drag partaideak karaokea, jostea, makillatzea, antzeztea, esketxak… Hauek ere, Barbieak bezain askotarikoak izaten dira. Talentuaren konkista egiten du RuPaul 90eko hamarkadako drag erregina ospetsuak. Garai hartatik gaurdaino ez da takoi garaietatik jaitsi eta inperio oso bat sortu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!