Iruñaldia

Maialen Lujanbio: "Hitza azpimarratzeko erabili ditut bestelako elementuak 'RR' emankizunean"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko aza. 18a, 19:29

Bertsolaritzaren testuingurutik kanpo eta hitza lanabes nagusi bezala erabiliz sortu zuen Lujanbiok 'RR', denborarekin "mutatzen" joan den emanaldi performatiboa

Ostegunean 20:30ean Katakrak izanen du agertoki Maialen Lujanbiok, Iruñaldiaren eskutik. Kale Nagusiko liburu-dendako oholtza baliatuko du RR emanaldia erakusteko. Duela sei urte sortu zuen ikuskizuna moldatzen eta eraldatzen joan da denborarekin, aldian-aldiko gaietaz mintzatzeko. Hitza da protagonista, eta gainontzeko elementuak hitzak duen indar hori azpimarratzeko erabiltzen ditu hernaniarrak ikuskizun honetan. 

Hizkuntza, bere azal eta mami, modu plastikoan erabiliko du: hotsez, testu idatzi bidez, hitz lauz, bertsoz… eta soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!