IRUÑALDIA

Iñigo Gomez eta Amaia Ocerin: “Euskal kultura garaikidera hurbilketa egitea da gure helburua”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 18a, 19:13

Sei egunez, hogei sortzaile 9 espazio desberdinetan arituko dira. Horietako batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu Irrintzi Plaza saio berezian

Iruñeko Udalaren eta Loraldiaren eskutik, aste honetan Iruñaldiak hiriko alde zaharra zeharkatuko du.  Arte garaikideak hiriburuko kaleak hartuko ditu bere adierazpen desberdinetan: dantza, musika, poesia, literatura emanaldiak, baita ardo dastaketa bat ere.

Horrexegatik Irrintzi Plaza agertoki guztietara eramaten saiatu gara. Nola? Iruindarren garraiobidean, billabesan, hain zuzen ere. Billabesa berezi honetara igoko ditugu gaurkoan gure artista guztiak, aste osoan zehar ekarriko digutenaren inguruan hitz egiteko. Iruñeko Udaleko Iñigo Gomez eta Loraldiko Amaia Ocerinek egitaraua aletu digute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!