IRUÑALDIA

Aritz Ibañez: “Batzuk kantuan eta besteok dantzan, denok zortzikotan arituko gara”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 18a, 18:33

Iruñaldiaren irekiera ekitaldian musika, dantza eta bertsolaritza uztartuko dira Duguna Dantza Taldearen emanaldian

Iruñaldiko irekiera ekitaldia, gaur arratsaldean egingo da Udaletxe plazan, 20:30etan. Bertan egongo dira Duguna Dantza Taldea, Broken Brothers Brass Band eta baita Sustrai Colina eta Sarai Robles bertsolariak ere. Musika, dantza eta bertsolaritza uztartuko duen ikuskizuna eskainiko digute.

Dugunak San Ferminetan dantzatzen duten Trokeo dantzei buelta eman diote eta brass banda eta bertsolariak gehitu. Karlos Sanchez Ekiza txistulari eta etno-musikologoak iradoki zuen dantzarien eta bertsolarien zortzikoa ez ote ziren gauza bera, eta hortik tiraka sortu zen emanaldi berezi hau.

Irrintzi Plazan egin dugun Iruñaldiaren inguruko programa berezian Aritz Ibañez Duguna Dantza Taldeko kidearekin mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!