Iruñaldia

Ana Iriarte: "Baztango Xuriez gozatu bitartean proiektua ezagutzeko aukera emanen dugu larunbateko dastaketan"

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 18a, 18:08

Larunbatean, 12:30ean, ardo dastaketa musikatua emanen da Zaldiko Maldiko elkartean, Iruñaldiaren eskutik. Baztango Xurieren arduradunetako bat den Ana Iriarterekin ardo honen inguruan aritu gara

Ansoleaga karrikako Zaldiko Maldiko elkartea izanen da Iruñaldiaren azken agertokietako bat. Larunbatean, 12:30ean ardo dastaketa eta musika eskutik joanen dira. Baztango Xuriek jarriko du ardoa, Mikel Inun musikariak eta Sergio Mayoral tronpetistak jarriko dute musika. 

Baztango lurrak ez dira ardogintza lurrak izan inoiz, baina hori aldatzeko erronkari ekitea erabaki zuten Ana Iriartek eta Iñaki Bengoetxeak duela urte batzuk. Halaxe sortu zen Baztango Xurie, ardoaren ekoizpenaren kate osoa bere gain hartzen duen upategia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!