IRUÑALDIA

Ana Galarraga eta Petti: “Frankenstein liburuan jorratzen diren gaiak ez dute gaurkotasunik galdu”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 18a, 18:08

Frankenstein Agurgarria disko liburuaren aurkezpena egin dute Komedias kaleko Elkar dendan

Iruñaldiko lehenengo ekitaldia gaur arratsaldean bertan egingo da Komedias kaleko Elkar dendan. Arratsaldeko zazpietatik aurrera Frankenstein Agurgarria disko liburuaren aurkezpena egingo dute Ana Galarragak eta Petti. Mary Shelleyk Victor Frankensteini idazten dion gutuna musikatua da eta bide emango du hainbat galderari erantzuna bilatzen: non daude zientziaren eta teknologiaren mugak? Nor da sorkariaren ekintza zitalen erantzulea? Zerk bultzatzen ditu gizakiak eta izakiak gaiztakeriara? Nor da munstroa?

Ana Galarraga da letren sortzailea. Zientzia dibulgatzailea zara eta Frankenstein lanak ere zientzia jartzen zuen erdigunean. Bertan gai nagusia da nola tratatzen dugu desberdina dena, izan ere Frankensteinek ez zuen erabaki horrela izatea, horrela sortu zuen.

Liburuak irakurketa asko ditu, Pettiren abestiek ere irakurketa asko dituen moduan. Beldurrez, minez, erruaz, ulertezintasunez, edo onarpen ezaz mintzatzen dira

Irrintzi Plazan, Ana Galarraga eta Petti gonbidatu ditugu, Frankestein Agurgarria disko liburuaz aritzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!