Erreportajeak

Garrotikoen katedrala Curian dago

Pello Argiñarena eta Bidane Beloki 2024ko aza. 15a, 14:21

‘Beatriz’ gozotegian erreportajea egin dugu. Garrotetxoen erreinuan izan gara. Lourdes Gomez eta Jon Andueza ama-semeak goxo hartu gaituzte. Mostradorean beti norbait eskatzen. Etxekoen eskutik, sukaldeko labeetaraino sartu gara. Tentazioa begietatik sudurreraino.

‘Beatriz’ gozotegian klase orotariko pastak apalategietan: txantxigorriak, txandrioak, hostopilak, bizkotxoak, gabonetarako turroiak eta abar. Etxekoen eskutik sukaldean sartu ondoren labe eta bandeja artean elkarrizketa egin diegu. “Sekreturik ez du garrotetxoen errezetak: hostorea bezperan prestatu, gau osoan utzi eta ondoren, margarina eta txokolatea sartu”. Hala esan digu Lourdesek. 1969. urtean zabaldu zuen gozotegia Estafetan Pablo Saraldik eta emaztearen izena paratu zion: Beatriz. 1991. urtean Gomez Telletxea ahizpek erosi zuten.  “Lan asko egiten dugu, ordu asko egoten gara hemen, goizeko bostetarako hemen izaten gara, baina badakizu, gustuko aldapan nekerik ez”.

Entzun elkarrizketa osorik hemen:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!