Tartalo, Sorgiñe, Basajaun eta Mari, Txantreako erraldoiak, bueltan dira. Ikuskizun berria taularatu behar du auzo iruindar honetako konpartsak hurrengo asteburuan Barañaingo auditorioan. Amalurra du izena eta jada sarrerak salgai daude.
Julen Aldaz eta Birgiñe Albirak idatzi dute kontakizuna, Julen Leuzak sortu du musika propio ikuskizunerako eta konpartsaren hainbat lagun, dantzari eta musikarik parte hartuko dute.
Modu desberdin batean ikusiko ditugu erraldoiak oraingoan, herrietako jaietan egiten dituzten kalejiretatik aldenduta. Protagonistek, ezezagunari beldur, bi munduen arteko liskarra sortuko dute, mitologiaren eta gizateriaren munduen artekoa. Sorgiñe, Tartalo, Basajaun eta Mari erraldoiez gain, hain ezagunak ez diren mitologiako beste pertsonaia ugari agertuko dira kontakizunean zehar.
Azaroaren 23an eta 24an izango dira emankizunak. 12:00etan gaztelaniaz egingo dira eta 18:00etan euskaraz.
Irrintzi Plazan Julen Aldaz eta Birgiñe Albira izan ditugu Irrintzi Plazan Amalurra ikuskizun berriaren inguruko xehetasunak kontatzeko.