Aurreko asteburuan eman zioten hasiera Nafarroako Irakurle Kluben 12. Topaketari. Euskarazko saioa egin zen Nafarroako liburutegian eta bertan izan ziren Irati Majuelo eta Uxue Alberdi, baita Ivon RG eta Garazi Navas ere. Euskalerria irratian haiekin hitz egiteko aukera izan genuen. Larunbatean berriz emango zaie bukaera topaketei, kasu honetan gaztelerazko saioarekin.
Zita Musika Hiriko auditoriumean izango da, goizeko 11.15etatik aurrera eta bertan Mario Obrero eta Yolanda Castañorekin batera solasaldia egingo dute, Hutsun txalaparta taldearen musikaz lagunduta.
Nafarroan 252 irakurketa talde daude, horietatik 37 euskaraz dira, dakigula. Orokorrean 55 urtetik gorako emakumeak dira nagusi.
Idazle lekeitiarrak aste honetan aurkeztu du bere azkeneko proiektua. Hain zuzen ere umeen artean irakurketa bultzatzeko Bilboko udalarekin batera haurrentzako ipuin trilogia argitaratu gabea kaleratu du: Kuttunen kuttunak, Txin txinboa eta Zazpi zapaburuak.
Irrintzi Plazan Miren Agur Meaberekin hitz egin dugu larunbateko Irakurle Kluben topaketetan egingo duen solasaldiaren inguruan.