Dani Martirena: “Ipuin abstraktua da, baina kontakizun errealista ezkutatzen duena”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 13a, 19:42

Itsasoa bete urre liburua aurkeztu du Txalapartak, Dani Martirenaren testu eta Ana Ibañezen marrazkiekin

Itsasoa zaintzen duen farozain batek bere largabistetatik begiratzeko gonbita egiten zaio irakurleari Itsasoa bete urre liburuan. Dani Martirenaren testuak eta Ana Ibañezen marrazkiak biltzen ditu etiketei ihesi egin nahi dien liburu honek

Itsasoa ederra da, bete urre dago, baina bizi hobe baten bila datozen migratuen drama ere ekartzen digu olatu artean. Haur eta gazteentzako liburua bada ere, helduagoekin partekatzeko gonbitea luzatu du egileak, aberasgarriagoa izango delakoan.

Dani Martirenaren aburuz “liburua poetikoa da testu eta irudietan, baina baita politikoa ere. Baina ez da morala”. Irudiak hitzei gailentzen zaie. Urre beteriko Itsasoan zehar egindako bidaian oinarrituta, irudi eder eta abstraktuen bitartez, emigrazioaren errealitate gordinera hurbiltzeko aukera ematen duena.

Irrintzi Plazan Dani Martirena elkarrizketatu dugu Itsasoa bete urre bere liburua berriaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!