Garagardo eta gazta dastaketa, erakusketak edota Caleidoscopicas taldearen ikuskizuna hilabete honetan Geltokin

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 11a, 18:59

Amets Aznarez, Geltokiko kultura programatzailearen eskutik azaroko agenda aletu dugu

Azaroaren 14an dastaketa konbinatua antolatu du Geltokik. Burgitik Xorta Garagardotegiaren lagunak hurbilduko dira, Nafarroako Pirinioetan egiten dituzten artisau garagardo barietate guztiekin. Etxarriko Bikain gaztandegiko Idiazabal gaztekin partekatuko dute protagonismoa.

Azaroaren 22an berriz Gastroshow berri bat antolatu dute, afaria eta ikuskizuna uztartuko dituena. Caleidoscopicas hiru artista iruindarren proiektua da, eta hiru diziplina artistiko biltzen ditu ikuskizun berean: idazketa, kantautore musika eta bodypainting-a (azalean aplikatutako pintura artistikoa).

Irrintzi Plazan Amets Aznarez Geltokiko kultura programatzailearekin mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!