Nafarroako Irakurketa Kluben XII. edizioa azaroaren 6an hasi baitzen ere, larunbatean eskainiko dio tartea euskarazko taldeei. Hala, goiz osoko egitaraua prestatu dute Nafarroako Liburutegian. Uxue Alberdiri Irati Majuelok eginen dion zuzeneko elkarrizketaz gain, 13:00etan errezitaldi berezi bat emanen da. Ibon RG musikari bizkaitarrak, Garazi Navas akordeoilariak lagunduta, plazaratu duen azken proiektuko abestiak eramanen ditu oholtzara.
'Iaquin Vahu' Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskaraz argitaratutako lehenengo liburuan oinarrituta dago. Bertako testuak eta bertsoak baliatuta, 16 abesti sortu eta ekoiztu ditu Ibon RG-k, kolaboratzaile andanaz inguratuta.