Karrikirik eta Ameli ipuin kontalariak Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatzen duten Ipuingarria izango da zikloaren laugarren edizioa azaroaren 7tik 10era bitartean eginen da Iruñean. Bertan, ilustratzaileak, ipuin kontalariak, idazleak eta, oro har, "ipuinen konplizeak" bilduko dira bertan, Amaia Elizagoien zikloaren koordinatzaileak argitu moduan.
Zikloaren asmoa "euskal kulturara eta literaturara gozamenetik hurbiltzea" dela ere nabarmendu du. "Ipuinak bidaia kolektiboak dira, zeinetan denek elkarrekin disfrutatzen dugun. Zeinen inportantea den, gainera, eskolatik kanpo ere euskarazko esparru berriak sortzea, haurrek eta gurasoek partekatuko duten esparruak hain zuzen ere".
Laugarren edizioaren eskutik egitarau oparoa izanen da egunez egun. Azaroaren 7ko eta 8ko goizak eskoletatik bertaratuko diren ikasle taldeentzako izanen dira. Hala, haurrek ilustrazio eta ipuingintza tailerrak eginen dituzte Kondestablearen jauregian Juan Angel Perotxena, Dom Campistrom, May Gorostiaga eta Lupe Lekuona egileekin.
Ostegun arratsaldean hasiko dira publiko orokorrari bideratutako ekitaldiak, haur zein helduentzako aurkezpen eta ipuin kontakizunekin, Laban. Hala, Dorleta Kortazarrek irekiko du egitaraua 17:30ean, Zaku bete ipuin kontaketarekin. Egun horretan bertan, 19:30ean, 80 Amandre helduentzako saioa emanen du. Ostiralean, azaroaren 9an, Nerea Ansó eta Yanira Calvoren Eta zu, nire kumea eta Etxepare sariaren irabazle Mamuki liburuak aurkeztuko dira goizean zehar. Arratsaldean, Ezberdin bezain eder (+3 urte) eta Nahita kontaketa musikatuaren txanda izanen da.
Igandean, azaroaren 10ean, goizean emanen da egitaraua. Juan Kruz Igerabide idazlea bertaratuko da Labara, Denonarteanekin argitaratutako Euskal Herrietako ipuin bilduma aurkeztera. Eguerdiko 12:15ean Dom Kampistromek gidatuko duen kristak margoketarekin iritsiko da Ipuingarria izango da bere amaierara.