Egile nafarren euskal literatura ardatz duen hitzaldi zikloaren hirugarren saioa emanen da asteazkenean 19:00etan, Salesen eraikineko Ansoleaga aretoan. Amaia Serrano, Xabier Etxaniz eta Asier Barandiaran mintzatuko dira bertan, hurrenez hurren Jokin Muñoz, Marijane Minaberri eta Mattin Etchamendi idazleak izanen dituztelarik mintzagai. Barandiaranek berak azpimarratu bezala, "periferiatik aritu diren egileak dira hiruak".
Barandiaran, zehazki, Mattin Etchamendiren inguruan mintzatuko da, egun Ameriketako Estatu Batuetan bizi den egilea. Arrazoi zehatz horrexegatik hautatu du hain zuzen ere: "Atzerria euskarazko literatura bat egin duen egile nafarra da, mirakulu bat badena berez".
Hitzaldi zikloak Nafar Ateneoak eta Nafarroako Idazleen Elkarteak elkarlanean antolatu dute, hain zuzen ere Barandiaranek zuzendu eta Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea erakundean argitaratu duen Egile nafarren euskal literaturaren antologia lana ezagutzera emate aldera. Gaurko saioa arratsaldeko 19:00etan izanen da, Salesak eraikineko Ansoleaga Aretoan.