Nafar Editore Independenteen Elkartea osatzen duten argitaletxeen jardun ekonomiko nagusia liburuen edizioa eta salmenta da, eta ez dira, beraz, talde handien edo erakunde publikoen mendeko.
Elkartearen helburuetako batzuk hauek dira: liburuaren defentsa egitea, aintzat hartu beharreko kultur adierazpidea delakoan; liburuen sortze, editatze, banatze eta zabaltzearen arloan lan egiten duten nafar industria eta enpresen sendotzea eta indartzea; botere publikoek liburua, tokiko industria, eta irakurketa oro har sustatzeko politikak ezar ditzaten eragitea; eta, azkenik, Nafarroaren hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babestea eta sustatzea.
Mintzoa argitaletxeko eta Editargi azokako burua den Aritz Otazurekin hitz egin dugu Irrintzi Plaza saio berezian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!