EDITARGI SAIO BEREZIA

Fernando Perez de Laborda: “Lantzen aurkitutako inskripzioek Baskoien eremua eta aroa uste genuena baino zabalagoa eta luzeagoa izan zela erakusten dute”

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 25a, 08:19

Euskera, de la prehistoria a Irulegi liburua kaleratu du Mintzoa argitaletxearekin

Azkeneko urtean hiru liburu kaleratu ditu Fernando Perez de Labordak. Azkenekoa, Euskera, de la prehistoria a Irulegi, Mintzoa argitaletxearekin. Bertan, Burdin Aroan bizi izandako protobaskoien komunitateen inguruko ikerketa egin du. “Lotura egin nahi nuen baskoien eta protobaskoien artean. Lehenengo baskoien aztarnak txanponetan jaso ditugu, baina nik Burdin Aroa ikertu nahi izan dut jakiteko gu protobaskoien ondorengoak garen eta euskara aurreko hizkuntza erabiltzen ote zuten”, esan digu Fernando Perez de Labordak.

“Bagenekien baskoiek txanponetan euskarazko inskripzioak erabiltzen zituztela, Irulegiko eskuaren bitartez dakigu ere etxeetan erabiltzen zutela eta orain Lantzeko aurkikuntzaren bitartez eremu industrialean ere euskara edo euskara aurreko hizkuntza erabiltzen zutenaren ateak irekitzen dira”.

Euskera, de la prehistoria a Irulegi liburuaren aurkezpena gaur arratsaldeko 19:30ean izango da Editargi azokan. Azaroan, liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!