Garazi Arrula eta Ane Eslaba dira Txalaparta argitaletxeko editoreak. Urtero 40 bat liburu kaleratzen dituzte. Editoreen azokako zortzigarren edizio honetan lau liburu aurkeztuko ditu Txalapartak: Fernando Reyk itzuli duen Barrengaizto eleberria; Gurpilak, Eztizen Artolaren lehen eleberria; Martin Arbeoren Liluraren kontra. Trantsizio geopolitikoaren argi-ilunak eta gaztelaniaz argitaratu den Nombres que recogen el tiempo, frankismoak Nafarroan eraildako emakumeen inguruko lana.
Irrintzi Plazan Garazi Arrula Txalapartako editorea elkarrizketatu dugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!