Mikelek 5 urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Azken hilabeteotan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten aldetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute: posdata joan beharko lukeen tokia hutsik dago.
Xake Produkzioak konpainiaren eskutik Posdatarik gabeko gutunak obra taularatuko dute Nerea Ariznabarretak eta Kepa Errastik. Bakardadeaz, askatasunaz, autoestimuaz, zaintzaz edota maitasunaz hitz egiteko aukera emango dio Mikeli azkenaldian jasotako gutunak errepasatzeak. Taula Gainean, Charloten antza duen emakume pianista bat egongo da, hitzik esango ez duena eta Nerea Ariznabarretak bizia ematen diona.
Irrintzi Plazan Kepa Errasti aktorea eta testuaren egilearekin hitz egiteko aukera izan dugu.