Mielotxin, Nafarroatik mundura musika herrikoia zabaltzen

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 17a, 20:00

Mielotxin Folk Taldeak 20 urte bete ditu eta larunbatean kontzertu berezia antolatu du Gaiarre antzokian. Bertan taldetik pasa diren kide eta lagunek parte hartuko dute

Disko berria kaleratu dute Nafarroatik mundura begira izenekoa 20. urteurrena ospatzeko Musika herrikoia eta Nafarroako ohiturak dira Mielotxinen abestien iturri. Musika tradizionala, dantzak, kantu herrikoiak eta propio konposatutakoak bilduko ditu Mielotxinek bere 20 urte hauetan kaleratu dituen 6 diskoetan.

Irrintzi Plazan Mielotxin taldeko kide diren Iñigo Agerri eta Igor Martinezekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!