Uda honetan, maletak hartu eta Australia aldera abiatu gara. Ez, etxean gelditu gara goxo-goxo, baina, zinemari esker, antipodetako istorio batzuk ezagutu ditugu. Hiru dira gaurkoan ekarri ditugunak: You'll never find me (Josiah Allen & Indianna Bell, 2023), Late night with the devil (Cameron & Collin Cairnes, 2023), eta Monolith (Matt Veseley, 2022).