Bergarako Elorregi auzoan ospatzeko zer izan dute Rubiok eta Otaegik urriaren 12an: 'Queelorregi'. Altxalili kabaretaren showak eman zion hasiera gauari. Altxalili kolektiboa Ipar Euskal Herriko hainbat maritxu eta bollerek sortu zuten, LGTBI kolektiboan euskara sustatzeko helburuarekin. Halaber, Iparraldeko landa eremuetako LGTBI komunitatea oholtzaratzeko ahalegina egiten dute.
Xarma Leonek xarma osoaz antolatu zuen showa ondoren, Iñakiren hitzetan: "Bat-batean publikoa Moisesek itsasoa bezala banandu zuen bitan, eta runway bat muntatu zuen karpan". Xabier Etxaniz eta Uxue Kerejetak musikaz girotu zuten jarraian giroa eta azkenik, argitzeraino Mj Manuela ahizparekin gozatu zuten.