Umore beltzeko ukituak dituen komedia soziala da Errege Begibakarra. Gomazko pilota baten ondorioz begia galdu duen dokumentalista eta erasoa egin zion polizia mahai baten bueltan elkartuko dira, bata bestea nor den jakin gabe.
Inextremis antzerki taldearen hirugarren ekoizpena da, Ttanttaka konpainiarekin batera eta taula gainean 5 aktore. Oier Zuñigaz gain Txori eta Iratxe Gartzia Uriz, Leire Ruiz eta Ion Barbarin. Umorearen bitartez hausnartzea bilatzen duen antzezlana da.
Errege Begibakarrarekin hasiko da Antzerki Aroa. Hurrengo asteazkenetan Postdatarik gabeko gutunak, Artxibo biluzia eta Olagarrua produkzioak taularatuko dira. Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai Antzerki eskolako webgunean eta txarteldegian. Eta euskarazko ikasleentzako sarrerak 5 eurotan euskaltegi eta hizkuntza eskolan eskuratu daitezke.