Abartzuza liburu denda, Drogeria Lopez, Almacenes Numancia, Jitu, Café Roch, Unzu, La Navarra, Tip Top taberna edota Calzados Tiberio aipatzen baditugu, askori berehala etorriko zaie haien errotuluen irudiak burura.
Aurreko mendean puntakoak ziren merkatalgune, denda edota taberna asko desagertzen joan dira azkenaldi honetan. Eta horiekin batera haien errotulu edota kartelak. Hiriari eta beren kaleei nortasuna eman dieten elementuak dira. Desagertutako asko eta oraindik ere ikusgai dauden beste horrenbeste bildu ditu Oskar Brakok, Pamplona, el patrimonio invisible liburuan.
150 errotulu baino gehiago. Eta horien atzean, auzoei zerbitzua eta bizitza ematen zieten denda eta komertzio historikoak. Pamplona, el patrimonio invisible irakurtzea, inoiz ez ahaztea ahalbidetuko duen ariketa da.