Xabi Urizar: "Txokolate on batek bi osagairekin izugarrizko zapore festa izan dezake"

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 30a, 20:03

Xabier Urizar, nazioarteko txokolate dastatzailearen bisita izan dugu Irrintzi Plazan

Xabier Urizar iruindarraren familiak gozotegi bat zuen Ermitagañako merkatuan. Hortik datorkio zaletasuna. Irakasle ikasketak egin eta gero, Italiara joan zen sommelier titulua ateratzera eta txokolatean espezializatu zen. Orain bere marka propioa sortu du: Xabi Cacao Tasting. Irrintzi Plaza saiora hurbildu da txokolate dastaketa egitera. Behin txokolatea ireki dugula, zati txiki bat hartu eta usaindu. Gero, murtxikatu gabe ahoan sartu urtu arte. On egin!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!