Metropoli Glamour

Iñaki Rubio: "Euskal Herrian prentsa arrosa behar dugu"

Bidane Beloki Ezker 2024ko ira. 26a, 12:50

Ikasturte hasiera, telebista kateen programazio berria eta kateen arteko lehia. Horien artean, Tele5 kateak eman du zer esana. "Telezaborra" deritzonaren mundura gerturatu gaitu Iñaki Rubiok, beti ere, kontzeptua birdefinitzearen aldeko alegatua egin du Metropoli Foalean.

Argiki mintzo da Rubio: "Ez dut esanen Ni que fueramos bezalako formatuak bereziki hezitzaileak direnik, ezta gutxiago ere, baina fantasiaren betaurrekoak jarrita, beren papera betetzen dute, ongi bete ere". Ikusentzulea entretenitzeaz gain, “gizarteko hainbat errealitateri ikusgarritasuna ematen diete, eta bereziki adineko pertsonak hezten dituzte nolabait, horiek baitira ikusle nagusiak”, azaldu du Rubiok. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!