Aukera horien inguruan hausnartzea eta sare berriak ehuntzea bilatzen du kurtsoak. Euskaraz egiten den esku-hartze sozialaren aukerak eta erronkak ezagutzea. Profesional, ikasle eta irakasleen artean sareak ehuntzea, etorkizuneko lan-esparruaren irudikapenaren mesedetan. Bertan izanen dira Rosa Ramos, Izaskun Andueza, Amaia Inza, Irantzu Urdiroz, Jokin Apezetxea, eta Irantzu Izeta.