Berde kolorea izan du askoren udak Charlie XCX artistaren Brat azken lanaren poderioz. Udazkena berriz, ez dakigu zer kolore izango duen, baina Eusexua doinuak izango dituela iritzio dio Julen Otaegi Berriako kazetariak.
Bi artista ingelesen doinuak ezagutu ditugu. FKA Twigsen azken lanak konposizio aldetik maximalistak izan dira. Twigsen ahots leuna, xuxurlatua, instrumental pisutsua eta sormen handiko bideoklipak dira bere musikaren bereizgarri.
Berriki, bere azken lan luzea izango dena iragarri berri du artistak. Munduko hizkuntza guztietan hitz gutxi bazeuden bezala, asmatu egin behar izan du bere hurrengo lanaren izenburua: Eusexua. Izen bereko kantarekin iragarri zuen duela hamar egun, irailaren 13an. Twigesen hitzak baliatuta termino hori erabili du izendatzeko “praktika bat, izate bat, pertsonon gailurra. Norberaren izatea gain hartzen du Eusexuak”.