Gatazka kudeaketa, komunikazio ez bortitza eta pentsamendu sistemikoaren ikuspegitik izenburupeko ikastaroa antolatu du UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak). Gatazkak, ikasteko eta harremanak eguneratzeko aukera izan daitezkeela uste du Elena Egiguren, abokatu eta bitartekaritzan adituak.
Bi erreminta partekatuko dira ikastaroan izena ematen dutenekin: komunikazio ez bortitza eta pentsamendu sistemikoa. “Norberaren burua ezagutzeko lagunduko digu, baita beste modu batean komunikatzen ere, harremanak zainduz. Gatazkak giza behar bat dugunean erabiltzen ditugun moduengatik ematen dira kasu gehienetan”. Elkarrizketaren bitartez konpondu daitezkeela ere erakutsi nahi dute ikastaroan.
Izena emateko epea irailaren 23ra arte dago zabalik. Informazio gehiago www.ueu.eus webgunean.