SANFERMINAK 2024

Rakel Arjol (Peñen Federazioa): “Gaur egun, arratsaldean giroa dago Alde Zaharrean, peñan egunero dugu proposamenen bat”

Euskalerria Irratia 2024ko uzt. 12a, 11:32

Muthiko Alaiak Peñako idazkaria eta Peñen Federazioak presidentea da Rakel Arjol. Sanferminetako eztabaidetatik haratago elkartasuna adierazi du Peñen Federazioak jaietan erasotuak izandako emakumeekin eta Palestinako herrriarekin.

Eraso sexistak izaten ari dira eta peñak ere salatzeko egonen gara. “Ahal dugun guztia egiten dugu dugun bozgorailuarekin gertatzen dena salatzeko”, eraso sexistak ez ezik Palestinako herriaren aurkako genozidioa ere salatzeko prest agertu dira peñak.

Hamasei peña dira guztira federazioan eta kolore askotarikoak dira. Hartara, peña gehienetan mahai gainean dago zezenketen auzia; eztabaida zabalik dagoela adierazi du Arjolek. “Gaur egun, arratsaldean giroa dago Alde Zaharrean, peñan egunero dugu proposamenen bat”,  nabarmendu du. Gaineratu duenez,  “lehen, zezen plazatik kanpo ez zegoen horrenbesteko girorik”. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!