SANFERMINAK 2024

Pello Reparaz: "Bertako taldeek Gazteluko Plaza bete dezaketela erakutsiko dugu sanferminetan"

Miren Mindegia 2024ko uzt. 4a, 10:42

Uztailaren 8an 23:45etan emanen duen kontzertua hitzordu garrantzitsuenetakotzat du Zetak taldeak udako agendan

Uztailaren 8an, 23:45ean, Zetak taldeak kontzertua emanen du Gazteluko Plazan. Proiektuaren bosgarren urteurrena ospatze aldera urtarrilaren 3an eta 4an eginen duen Mitoaroa ikuskizuna iragarri zuenetik, Pello Reparaz emanaldiaren sorkuntza prozesuan murgilduta dabil. Sanferminetakoa, alta, udarako agendan markatuta daukan hitzordu urrietako bat izanen da, "garrantzitsuenetakoa, zalantzarik gabe". "Zetak proiektu nafarra da, eta nafarrak garen aldetik sanferminak oso bereziak dira guretzat". 

Gazteluko Plazako egitarauari dagokionez, Reparazen aburuz bertako taldeen aldeko apustua egitearekin asmatu da: "Gero eta globalizatuagoa dagoen mundu honeta, gero eta bereziagoa da bertakoa, gero eta balio handiagoa du". Hartara, gaur egun proiektu oso interesgarriak daudela ere azpimarratu du Arbizuko musikariak: "Polita izango da ikustea nola bertako proiektuek, proiektu nafarrek eta euskaldunek, Gazteluko Plaza beteko duten". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!