Duguna dantza taldearen ibilbidea duela 75 urte hasi zen, 1949. urtean, San Zernin egunez. Hamasei dantzarik egin zuten taldearen lehen emanaldia, Iruñeko Udaletxeko plazan. Orain 150 bazkide dira, eta 50 dantzari baino gehiago.
Egun gutxi falta dira sanferminetako suziria eta festa lehertzeko. Duguna dantza taldeak botako du aurtengo txupinazoa. Dugunako zuzendari Aritz Ibañez eta Itxaso Martinez de la Pera dantzaria irratian izan ditugu, goizean. Azaldu digutenez oso pozik daude. “Aitortza gisa hartzen dugu, hiriak eginiko opari bat da”.
Duguna dantza taldearen ibilbidea duela 75 urte hasi zen, 1949. urtean, San Zernin egunez. Hamasei dantzarik egin zuten taldearen lehen emanaldia, Iruñeko Udaletxeko plazan. Orain 150 bazkide dira, eta 50 dantzari baino gehiago.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.