“Helburu bikoitzarekin joanen gara parlamentura gaur: pertsona zaurgarrienei aukera emateko euren errealitatearen berri emateko eta parte hartze politikoaren garrantziaz ohartarazteko”, esan du Pobreziaren eta Bazterketaren Kontrako Sareko kide Gara Gonzalezek. Gaur hain zuzen, pobretutako emakumeen errealitatea ezagutuko dute bertatik bertara parlamentariek: “Emakumeak dira parlamentura gerturatuko diren gehienak. Euren bizimoduaren berri eman eta egoera zen den kontatuko diete lehen pertsonan”, adierazi du Gonzalezek. Alderdi politikoetako ordezkariekin batzartuko dira eta gero agerraldia eginen dute parlamentuko presidente Unai Hualderekin. Gara Gonzalei Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.