Ianire Aranzabe (Esanezin): "Disko honek harrera hobea izan duela sentitzen dut"

Miren Mindegia 2024ko eka. 6a, 18:15

Altzagarateko (Gipuzkoa) musikariak kontzertua emanen du gaur, 20:00etan, O-ko Andre Mariaren plazan, Kantu eta Hitza zikloaren eskutik

Iruñeko Udalak antolatzen duen Kantu eta Hitza zikloak aurrera jarraituko du gaur, Esanezinen kontzertuarekin. 20:00etan abiatuko da emanaldia O-ko Andre Mariaren plazan. Ianire Aranzabek (Altzagarate, Gipuzkoa, 1999), Esanezinen atzean dagoen musikariak, argitu moduan, 2023 amaieran plazaratutako Erretratu bat azken diskoaren abestiak izanen dira oholtzaratuko dituenak, lehenengo diskoko ale batzuk ere joko dituen arren. Bigarren lan honekin, Esanezin proiektuak jende gehiagorenganaino iristea lortu duela nabarmendu du Aranzabek: "Harrera ona izan duela sentitzen dut, eta gauza oso politak sortzen ari dira diskoaren harira". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!