Nafarroa Behereko Izura herrian, Latsagako Gazteluan, ekaineko asteburuetan eskainiko dute Lurrez Estali antzezlana. Zorrez itorik desagertzera doan etxalde batean kokatzen da Axut! konpainiaren ikuskizuna.
Ximun Fuchsek idatzi du Lurrez Estali antzezlana eta Oier Zuñiga aktorearen esanetan, “gure erroak ulertzeko eta mundu hau nora doan erakusteko saioa da”.
Ekainaren 15eko saiorako autobusa antolatu du Zaldiko Maldiko Elkarteak. Izena emateko info@zaldikomaldiko.eus helbidera idatzi. 55 lagunentzako lekua erreserbatu dute. Autobusa 16:00etan abiatuko da Iruñetik. Garazin geldiunea eginen dute bisita bat egin eta buelta bat emateko.