Lurrez Estali antzezlanean nekazarien kezkak eta etxaldeen arazoak dira hari nagusia. Oier Zuñiga aktorearen esanetan, “gure erroak ulertzeko eta mundu hau nora doan erakusteko saioa da”. Ximun Fuchsek idatzi duen Lurrez Estali antzezlana Latsagako Jauregian izanen da ikusgai.
Entzun hemen Oier Zuñiga iruindarrak Metropoli Foralean emandako xehestasunak:
Bestalde, Zaldiko Maldiko elkarteak autobusa antolatu du ekainaren 15eko saiorako. Izena emateko info@zaldikomaldiko.eus helbidera idatzi.