Leire Azkagorta: "Pertsona askeak sortzeko hezkuntza sistema proposatu zuen Krupskaiak"

Miren Mindegia 2024ko eka. 5a, 18:46

Nadezhda Krupskaia pedagogo eta iraultzaile errusiarraren 'Herriaren hezkuntza eta demokrazia' lana ekarri du euskarara, lehenengoz, Katakrak argitaletxeak

1917ko Errusiako iraultzak historia aldatu zuen eta aldaketa horren ardatzetako bat Sobietar Batasunak eraiki zuen hezkuntza berria izan zen. Estatu sozialista abiatu zenean gertatutako eraldaketa horretan ezinbesteko eragilea izan zen Nadezhda Krupskaia. Iraultza hasi zenerako 40 artikulu baino gehiago argitaratuak zituen hezkuntzaren inguruan. Garai hartako lan nabarmenetako bat da Katakrak argitaletxeak euskarara ekarri duena: Herriaren hezkuntza eta demokrazia. Astelehenean 19:00etan aurkeztuko da liburua Katakraken Leire Azkagorta itzultzailearekin, Nora Salbotxek gidatuko duen saio batean. 

Azkagortak argitu bezala, Krupskaiaren lana ikuspegi gaurkotu batetik ere irakurri daiteke, izan ere "hezkuntza beti da gizartearekin batera aldatzen doan testuinguru bat". Aitor Garagarzak idatzi du liburuaren hitzaurrea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!