Leire San Martin: "Desira eta kolektibitatea uztartzen dira Erraiak jaialdian"

Miren Mindegia 2024ko eka. 5a, 19:27

Ostiralean eta larunbatean eginen da kolektibitatearen eta antolakuntza moduen inguruan hausnartzeko helburua duen Erraiak jaialdia, Iruñeko Ziudadelan 

Ostiralean eta larunbatean Erraiak jaialdia eginen da Iruñeko Ziudadelan, kolektibitatearen eta antolakuntza moduen inguruan hausnartzeko helburua duen jaialdia. Horretarakoa, hitzaldiak, topaketak, tailerrak, errezitaldiak eta musika emanaldiak antolatu dituzte bi egunetarako. Formatu hauen bidez, herritarren eta kolektiboen mugimenduak sortu dituzten gaurkotasuneko gaiei buruzko arreta piztu nahi du.

Egitaraua Lara Molinarekin batera ekimenaren bultzatzaileetako bat den Leire San Martinek azaldu moduan, “desira eta kolektibitatearen uztarketatik abiatzen da”. Edizio honetan, bi gizarte mugimendu jarriko dira erdigunean. Alde batetik, NoParkingEz plataforma, Zangoza kaleko lurpeko aparkalekuaren obrek sortutako gatazkaren ingurumarian eratu zena; eta, bestetik, plazeratu.klub, besta guneak LGTBIQA+ kolektiboaren plazera aldarrikatzeko eta ikusarazteko gune kritiko gisa ulertzen duen kolektiboa.

Jaialdiak Iruñeko Udalaren laguntza jaso du. Udaleko kultura zinegotzi Maider Belokik ekitaldiaren aurkezpenean azpimarratu gisa, “hiriko gune kultural eta artistikoa” bihurtu nahi da Ziudadela,” era guztietako praktika artistiko garaikideak hartzeko gai dena”. Esparru horretan, Erraiak egingo den lehen ekintzetako bat da.

 

EGITARAUA

Ostirala, ekainak 7

18:00 – 21:00, Arma aretoa / Parkea
ORKIDEATXIRLA Askatze praktikak
Elan D’Orphium, artista
Lantegia eta ekintza
Aurre izen-ematearekin

21:00 – 22:00, Parkea
Poperra, afterra, utopia (euskeraz)
Danele Sarriugarte, idazle eta itzultzailea
Miren Narbaiza, musikaria
Literatura eszenan

 

Larunbata, ekainak 8

11:30 – 13:30, Arma aretoa
Erraiak nahastu. Praktika kolektiboari buruz hausnartzen (eu, cas)
Altxa Lili, Iruinkokoa, Jaki Toki, Black Power Pamplona
Mahai-ingurua

14:00 – 15:30, Parkea
Bazkari herrikoia
Migratuentzako Informazio Guneak antolatuta
Aurre izen-ematearekin

16:00 – 18:00, Parkea
SIESTA, preposizioa izatearen poza
Aitana Cordero, artista eszenikoa eta sortzailea
Lantegia
Aurre izen-ematearekin

18:00 – 20:00, Parkea
Plazera politizatzea bizitza lasaitzeko. Aldarrikapenak, tentsioak eta festak (cas)
Laura Muelas
Hitzaldia bukatuta, plazeratu.klub taldearekin solasaldia

20:00 – 21:00, Parkea
PIKNIK SOMÁTICO (CAS)
Ana Laura Duarte, artista
Sukalde instalazioa

21:30 – 22:00, Parkea
PA SABEL LO Q ES LA J
Uxue Lotero Torres
Emanaldia
Izai Rodríguez (soinua)

22:00 – 02:00, Parkea
Festa
DJs plazeratu.klub
Las Nenas
cymoonv

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!