Zaharberritze lanak amaitu dituzte, berriki. 1947. urtean altxatu zuten eraikuntza Amaia, Tafalla, Gorriti eta Erriberri kaleen artean. 60 saltoki inguru biltzen ditu merkatu honek. Bezero gazteak erakartzea eta bertako merkataritza indartzea dute xede nagusi.