Pilota Legends Cup torneoa eginen dute Labriten, ekainaren 7 eta 8an

Pello Argiñarena 2024ko mai. 29a, 14:22

Lau bikotetan banatuta dauden zortzi pilotarik jokatuko dute Labrit pilotalekuan: Oinatz Bengoetxea, Mikel Goñi, Alduntzin, Titin III, Xala, Pascual, Galartza eta Beroiz. 20 txapel lortu dituzten pilotariak dira. Egun, erretiratuta dauden profesionalak. Inoiz ez da horrelako ekitaldirik programatu eta el Txoko de Idoate, CM eta Fly Actions arduratu dira antolakuntzaz. Mikel Idoatek eman dizkigu xehetasunak Metropoli Forala saioan.

Azken urteotan kirol hau erreferente sozial bihurtu dutenei protagonismoa emateko helburuarekin sortu dutela azaldu du Idoatek. Ekainaren 7an 20:00etan eta 8an 18:30ean Labrit pilotalekuan arituko dira. Xehetasun gehiago webgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!