Nerea Ventura: "Osasun mentala ikusarazi behar da, antsietatea baino askoz gehiago da"

Miren Mindegia 2024ko mai. 16a, 17:39

Ahizpa Ospitalariak zentroan dauden erabiltzaileak protagonista dituen 'Osasun mentala eta emakumeak' erakusketa ikusgai dago Iruñeko Emakumeen Etxean

Osasun mentala ikusaraztea. Hori da Nerea Ventura terapeutaren ekimenez Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zentroak Iruñeko Emakumeen Etxean jarri duen erakusketaren helburua. “Erakusketa honen bidez, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditugu emakumeek beren osasun mentalaren inguruan dituzten erronken inguruan”, adierazi du Venturak berak. Era berean, beste asmo bat nabarmendu du: “Emakume guztiak kontziente eta aktibo izatea beren ongizate emozional eta psikologikoaren bilaketa horretan".

Zentroko erabiltzaileak diren hamabi emakume dira Maite H. Mateok egindako argazkietan ageri direnak. Venturak argitu moduan, euren egunerokoan, terapian egiten dituzten jarduera desberdinetan agertzen dira. Halaber, irudien alboan eurek idatzitako testu labur batzuk ere irakurri daitezke, pertsona bakoitza bere testuinguruan jartzen laguntzen duena. Maiatzaren 21a arte egonen da ikusgai erakusketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!