'Itsasmina' dokumental eta dantza emanaldia estreinatuko dute larunbatean Golem Baionan

Bidane Beloki Ezker 2024ko mai. 10a, 13:46

Errenteriako Dantzaz konpainiak eta Txikota ikus-entzunezkoen ekoizleak elkarlanean sortu duten esperientzia da Itsasmina. Fernando Saenz De Ugarte Dantzazeko zuzendari nagusiak xehetasunak eman ditu Metropoli Foralean.

Itsasoan murgiltzeko proposamena astebururako. Itsasmina zinema eta dantza uztartzen dituen ikuskizunaren estreinaldia egingo dute Golem Baionan, larunbatean, eguerdiko 12:00etan.

Getariako portuko iragana eta oraina erretratatu ditu Beñat Gerekak dokumentalean. Tradizioa, sustraiak eta mundo garaikidea uztartzen dira beraz Itsasmina esperientzian. Zazpi dantzariren mugimenduak Golem aretoan eta itsas-tradizioak pantailan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!