Metropoli Glamour

Iñaki Rubio: "Chupa chupsa ere maritxuen ikur izan omen zen 90eko hamarkadan"

Bidane Beloki Ezker 2024ko mai. 6a, 13:06

Chupa Chups markakoak dira ezagunenak, eta hari atxiki ohi zaio formatuaren sorrera. Izan ere, goxokien industriaren erreferentea izan zen. Goxokiari kendu dio estalkia gaurkoan Iñaki Rubio kazetariak Metropoli Foralean. Zurruuup!

Chupa chusp bat eskutan bertaratu da Iñaki Rubio Euskalerria Irratiaren estudiora. Zaila dirudien arren, berehala kendu dio plastikozko estalkia. Lehenengo zurrupada eman dio goxokiari.

Koldo Edorta Atxaga EHU publizitate irakaslearekin mintzatu da Rubio markaren nondik norakoak ezagutzeko eta bestelako esparruetan ere ikono izan omen dela deskubritu du. “90eko hamarkada amaieran eta 2000 urteen hasieran 'tuli-tuli' giroan famatua egin zen chupa-chupsa; maritxuen artean egin zen ikono lizuna, sentsualitatea… irudikatzen baitzituen”, halaxe azaldu du Rubiok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!