Duela 31 urte, lekuz aldatu zuten liburudenda eta Martzela Abarzuzak Santo Domingo kalean ireki zuen egoitza berria. Orain, erretiroa hartzea erabaki dute. Larunbatean itxiko ditu ateak Abarzuzak, betirako. Aurrerantzean, oparidenda bat izanen da.
Santo Domingo kalera gerturatu gara eta Martzelak azkenekoz ireki dizkigu liburudendaren ateak.
