Konpainia Karrikako Amesgaiztoa

Konpainia Karrikako Amesgaiztoa | 2X24 Zubi sorginduak, mamuak eta bideojokoak

Euskalerria Irratia 2024ko api. 18a, 11:00

Denboraldiko azkena heldu da Konpainia Karrikara. Aste honetan, Taiwango bi film ikusi ditugu: The Bridge Curse eta The Bridge Curse: Ritual. Entzule bizkorrak zaretenez, ohartu izanen zarete elkarri lotuak daudela. Izan ere, bigarrena lehenaren prekuela eta, aldi berean, sekuela da. Hori nola ote den posible jakin nahi duzue? Bada, entzun ezazue gure podcasta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!