Metropoli Glamour

FOMO eta JOMO fenomenoak, ezinegona ala gozamena?

Bidane Beloki Ezker 2024ko api. 17a, 12:21

Ezinegona, bakardadea, kanpo geratzearen beldur izatea... Beharbada, FOMOa sentitu duzu, ala kontran, JOMOa; planei uko egiteak pozik sentiarazi dizu. Iñaki Rubio kazetariak bi fenomenoak azaldu dizkigu Metropoli Foralean.

Gizakiak sozialak gara izatez. Parte sentitzeko beharra dugu ia jaiotzetik, eta, egun, zerbaitetara huts egiteko beldur ere badira zenbait, kanpo geratzearen beldur: FOMOa dute. Beste hainbatek, aldiz, eskapo egiten dute, antitesia dute: JOMOa, kanpo geratzearen gozamena.

Iñaki Rubio Berriako kazetariak FOMO eta JOMO fenomenoak azaldu dizkigu. Ingelesetik datoz termino biak, lehena Fear of missing out edo zerbaitetara huts egiteko beldurraren siglak dira, bigarrena ordea, Joy of missing out edo zerbaitetara huts egitearen gozamena esan nahi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!