Lau ataletan antolatuta dute erakusketa. Lehenengo atala, Kondestable Jauregiko sarreran kokatu dute eta dantza taldearen egungo jarduerari lotuta dago. Toki horretan berean, taldeko belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariak elkarrizketatuz ondu duten ikus-entzunezkoa ikusgai da. Gainontzeko atalak patioan kokatu dituzte. Lehenengoa, taldearen sorrerari buruzkoa. Bigarrena, taldearen bilakaerari buruzkoa. Azkena, taldearen lana gizarteratzeko modua erakusten duena.
Informazio panel ilustratuek osatzen dute erakusketa, batez ere, baina taldearen ibilbidea azaltzen lagundu dezaketen bestelako material fisikoak ere paratu dituzte. Hiru argazki proiekzio izanen dira eta jantzien erakusketa txiki bat ere.
Eraskusketa apirilaren 14ra bitarte egongo da ikusgai eta egunean bertan, jarduera osagarri zenbait eginen dituzte. Goizeko 10:00etan Xristos Sidiropoulos dantza-maisu greziarrarekin dantza tailerra antolatu dute eta arratsaldean, 19:00etan, uskal Barrokensemblerekin Euskel Antiqva kontzertua.
75. urteurreneko egitarau oparoaren berri emateaz gain, Duguna dantza taldearen ibilbidea eta nondik norako zenbait ezagutu ditugu. Entzun hemen Aritz Ibañez Dugunako zuzendariari Metropoli Foralean egindako elkarrizketa: