Zeintzuk dira kapitalaren logikaren arabera bizitza antaolatzearen ondorioak? Zergatik emakumeek gizonek baino diru-sarrera gutxiago dituzte gehiago lan egiten badute? Zergatik emakumeen parte hartzea murritzagoa da inguru sozio-politikoan? Galdera guzti hauei erantzuna eman nahian abiatu zuen bere ikerketa Marina Sagastizabal soziologoak duela urte batzuk eta lehen hazi hartatik sortu zen ondoren Susa argitaletxeak Lisipe bildumaren baitan argitaratu zuen Hiruki gatazkatsua. Etxeko zaintza lanak, enplegua eta parte hartze sozio-politikoa liburua. Orain, Txalaparta argitaletxearen eskutik gaztelerazko bertsioan kaleratu da, Izaskun Goienetxearen itzulpenarekin eta La triple presencia. Cuidados, empleo y participación sociopolítica".
Liburua IPES elkarteeko Silvia Fernandez Viguera liburutegian aurkeztuko da ostegunean, apirilaren 11n, Amaia Zufiak gidatuko duen saio batean. Egilearen aburuz, emakumeek gain jartzen den zaintza lanak, soldatapeko lanarekin batera, euren parte-hartze sozio-politikoa gizonezkoena baino askozaz murritzagoa izatea eragiten du. "Sistema ekonomiko eta soziala asko aldatu da azken urteotan kapitalismoaren eskutik, baina ez zaintzak antolatzeko dugun modua. Hala, gaur egun zaintza lan horiek, hain zuzen ere oinarrizkoenak diren lanak, gure gizartean baldintza okerrenetan daudenen gain jartzen dira".