Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezpena oholtzaratuko da gaur Gaiarre antzokian, iluntzeko 20:00etan. Markos Goikoleak idatzi du obra eta Aitziber Garmendia, Mireia Gabilondo, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte arituko dira aktore lanetan. Gabilondok berak zuzendu duen komedia honek famila baten gora-beherak ditu hizpide. Elena, alaba gazteena, Londrestik itzuliko da, hiru urtean harremanik izan gabe egon eta gero, eta, azkenean, Eguberri-gaua elkarrekin ospatuko dute. Hala ere, Elena ez da bakarrik etorriko, Cindyrekin baizik, denek ezagutu nahi duten irlandar neska-lagun ikusezina
Tentazioa Produkzioak taldeak ekoiztutako obraren eszenografia Fernando Bernuesen eskutik joan da. Generoari dagokionez, komediaren kodeak erabiltzen dituen obra dela azpimarratu du Gabilondok: "Komedia absurdoa da obra honetan erabiltzen dena, pertsonaia ikusezin bat egotetik abiatzen den absurdoa; eta erritmoa azkartzen doa obrak aurrera egin ahala, pertsonaia guztien sekretuak azaleratzen doazen heinean".
Gaiarre antzokiko webgunean eskuratu daitezke gaurko emanaldirako gelditzen diren azken sarrerak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!