Peio Oriaren esanetan, “tenperatura altuak nagusitu dira azken hiru hilabeteotan baina horrekin batera giro hezea ere izan dugu”. Hasi berria den urtaroan euri gutxi eginen duela iruditzen zaio. Mikel Lasarteren ustez, “azken urteotan izaten ari garen eguraldiak, aldaketa klimatikoarekin lotura zuzena izan dezake”.